|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dave Douglas tronpetista izango da bihar Getxoko 34. Nazioarteko Jazzaldian
Miércoles, 7 de Julio de 2010 | |
Dave Douglas tronpetista eta musikagile estatubatuarra izango da bihar Getxoko 34. Nazioarteko Jazzaldiko protagonista nagusia Biotz Alai plazan. Aurretik, 21:00etan hasita, GDJazz 4tet espainiarrak ariko dira tapde lehiaketaren barruan, antolakuntzak jakinarazi duenez.
Dave Douglas jazz musikaria birritan proposatu dute Grammy sarietarako, eta seguruenik, bere belaunaldiko tronpeta-jotzaile eta konpositore originalenen artean dago. 1980ko erdialdetik New Yorken bizi da, eta bertatik lortu du ospea barnean zein kanpoan. Urteko tronpetista, konpositore eta jazzlari izendatu dute hainbat erakundek, hala nola New York Jazz Awards, Down Beat, Jazz Times, Jazziz eta Italian Jazz Critics Society izenekoek. Bakarkako ibilbidea 1993an hasi zuen Soul Note etxearekin, eta ordutik 28 grabazio baino gehiago egin ditu. 2005ean, Bluebird/RCA etxearekin kaleratu eta kritikak goretsitako zazpi diskoren ondoren, Douglasek bere etxe diskografikoa sortu zuen: Greenleaf Music. Bere taldeak zuzentzeaz gain, gaur egun musika-harreman garrantzitsuak ditu Douglasek, hala nola John Zornen Masadako kidea da, eta Anthony Braxton, Don Byron, Joe Lovano, Miguel Zenon, Uri Caine, Bill Frisell, Cibo Matto, Mark Dresser, Han Bennink eta Misha Mengelberg artistekin lankidetzan aritzen da. Dave Douglasen proiektu ezagun eta iraunkorrenetakoa da Getxon aurkeztuko duen boskotea, eta taldean aldaketa txikiren bat egin den arren, zazpi urtez baino gehiagoz dabil boskote eran. Taldeak konposizio originalen errepertorio luzea du, eta jazz garaikideko pieza sorta zabala eta estilo adierazgarri eta grinatsua bateratzen ditu. Dave Douglas Quintet honako musikariek osatzen dute: Dave Douglas bera (tronpeta), Donny McCaslin (saxo tenorra), Uri Caine (pianoa), James Genus (kontrabaxua) eta Clarence Penn (bateria). Los comentarios están desactivados temporalmente. Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247 |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||













