| San Prudentzio
Zeinen otoitz ta eskari polita gaurkoa! Eskatu ahala, pentsa arazten duena: ?Jainko Jauna, bakearen iturria, banatutako senideen artean berriro bakea ezartzeko doain harrigarria eman zenion Prudentzio gotzain santuari; egizu, haren eskariz, zure borondatera bildurik, bihotz-batasunean bizi gaitezela beti?. Eta horixe eskatzen dugu ?Bakea zuekin? esanez eta apostoluen gainera arnas eginez etorri zitzaigun Nazareteko Berpiztuaren bitartez. Prudentzio Armentiakoa bai, Gasteiz eta Araba aldean zaindari duten gotzaina. Hementxe gertu, gure arteko Armentian jaioa, aspaldi, bai, VI. mendean. 15 urte zitueneko erretiratu omen zen gaztelako eremu inguru batera. Gero Kalagurritik...
|