Bilboko Kalealdiak Zazpi Kaleen inguruko plaza eta oinezkoen guneetara eramango ditu ikuskizunak bihartik aurrera

Oso ikuskizun deigarriak izango dira ikusleentzat, eszenatoki gisa erabiliko duten egiturak eta eskainiko dituzten aireko akrobazia ikusgarriak direla eta.

Miércoles, 7 de Julio de 2010 | |

Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian ohikoa denez, Zazpi Kaleen inguruetako plazek eta oinezkoentzako guneek hartuko dute Kale Nagusiaren lekua bihartik aurrera, zenbait ikuskizun jasotzeko. Hiru egunez, ostegunera arte, 14 izango dira Bizkaiko hiriburuko Zazpi Kaleen inguruko kaleetan eta plazetan beren lanak aurkeztuko dituzten konpainiak.

Guztira 24 emanaldi izango dira, auzoko plaza nagusietan (Areatza, Arriaga, Plaza Barria eta San Nikolas) era ibiltarian eta Areatzako kaian. Emanaldiak hainbat ordutan eskainiko dira, batzuetan aldi berean, arratsaldeko 18:00etatik 22:30etara, Bilboko Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Arriaga plazak jasoko ditu gaueko ekitaldi ikusgarrienak, Atempo Circ (Katalunia), Gaitzerdi Teatro (Euskal Herria) eta Circus Klezmer (Katalunia) taldeen eskutik. Argiz, musikaz eta akrobaziez betetako ikuskizunak izango bihar, asteazkenean eta ostegunean, gaueko 22:30etatik aurrera.

Zazpi Kaleen inguruko programazioak Areatzako kaian eskainiko diren hiru ikuskizun biltzen ditu. Oso ikuskizun deigarriak izango dira ikusleentzat, eszenatoki gisa erabiliko duten egiturak eta eskainiko dituzten aireko akrobazia ikusgarriak direla eta. Botproject (Katalunia), Wazobol (Belgika) eta The Flying Tiritas (Katalunia) konpainiek saio bikoitzak eskainiko dituzte, arratsaldeko 19:00etan eta 21:00etan, bihar, asteazkenean eta ostegunean.

Egitura ikusgarria izango da, baita ere, Efimer talde katalanak hirian zehar eramango duena "Lo Monstre" ikuskizunean. 2,5 m x 4 metroko zurezko txotxongilo handi baten bidez herensuge baten bizimodua erakutsiko dute.

Gaitzerdi Teatroz gain, Besarkada eta Tearto Teatro euskal taldeek ere beren lanak aurkeztuko dituzte. Lehenengoak kalejira eskainiko du Santiago plazaren eta San Nikolas plazaren artean, bihar arratsaldeko 19:30etan, eta Tearto Teatro taldeak "Diva Di Palo" lana aurkeztuko du asteazkenean, gaueko 21:30etan, Plaza Barrian. Azken lan hori barietateetako betidaniko antzerkian oinarritzen da.

Los comentarios están desactivados temporalmente.

Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247
La 5ª Columna
 
¿Sólo inconformistas?

Cuando se interpela a cualquier miembro de un grupo ecologista sobre la beneficiosa proliferación de las energías renovables para el medioambiente, generalmente se obtiene una respuesta fría e insatisfecha . Con esta actitud, el ecologista es tachado por muchos de inconformista y de alejarse de todo posibilismo: en definitiva, de permanente insaciable. Por ciertos sectores es presentado, hasta de forma cómica, con posturas tajantes y extremas que no permiten una concesión ni una aproximación al acuerdo con otros agentes económicos, políticos y sociales. ¿Cuál es entonces la clave del planteamiento ecologista? O si se prefiere ampliar el escenario, ¿cuál es el modelo de sociedad que persigue aquel...

La 5ª Columna
 
Trece meses El presidente Rodríguez Zapatero no anda sobrado de fuerzas. La crisis mundial y su repercusión en España, sobre todo el paro creciente mes a mes y las malas previsiones de recuperación, le traen a muy mal andar. Su dorado bastón de la presidencia europea se le ha roto por medio antes de la mitad de camino. Los europeos no quieren para sí una gestión pésima en la propia España. Cualquiera que haya podido ser su papel en el destape del caso Gürtel, éste le ha venido de perlas. La mejor zancadilla al PP que se le adelantaba en las encuestas. Después de su empeño y eficacia para colocar a López en Ajuria Enea, contó sin embargo con el desconcertante apoyo del PNV: presupuestos, subida del...

 

EN POCAS PALABRAS
 
Funtsezko sinesmena

Adiskidea: Sinesgabeek eta sinestunok iritsi ote gaitezke oinarri etikoak adostera? Sinesmenak bereizten gaituenok elkartu ote gaitzake etikak? Horixe izan zen aztergai joan zen asteburuan Baketikek Arantzazun antolatutako jardunaldietan. Galdera horiei erantzuteko, bi pentsalari on aurrez aurre: Victoria Camps pentsalari agnostikoa eta Juan Martin Velasco teologo kristaua.
 Bien aurrez aurre, ordea, neurekiko nioen: “sinesgabe” etiketa jarri diogu batari, “sinestun” etiketa besteari. Baina, etiketez haratago, zein ote da zinez bietan sinesgabe eta zein sinestun? Sinesgabe omen denak gauza askotan sinesten baitu: bizian sinesten du, bizia miresten eta eskertzen, bizia begiratzen eta zaintzen. Eta ez ote da horixe sinesmenik funtsezkoena sinestun...

EN POCAS PALABRAS
 
San Prudentzio

Zeinen otoitz ta eskari polita gaurkoa! Eskatu ahala, pentsa arazten 
duena: ?Jainko Jauna, bakearen iturria, banatutako senideen artean 
berriro bakea ezartzeko doain harrigarria eman zenion Prudentzio 
gotzain santuari; egizu, haren eskariz, zure borondatera bildurik, 
bihotz-batasunean bizi gaitezela beti?. Eta horixe eskatzen dugu 
?Bakea zuekin? esanez eta apostoluen gainera arnas eginez etorri 
zitzaigun Nazareteko Berpiztuaren bitartez.

Prudentzio Armentiakoa bai, Gasteiz eta Araba aldean zaindari duten 
gotzaina. Hementxe gertu, gure arteko Armentian jaioa, aspaldi, bai, 
VI. mendean. 15 urte zitueneko erretiratu omen zen gaztelako eremu 
inguru batera. Gero Kalagurritik...

En directo
Desde las 01:00
La Porrusalda
+ Info







 



© 2007 Grupo Loyola Media / Herri Irratia Contacta con nosotros | Publicidad