|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
"Habitus Mundi" ikuskizuna Arrasaten, Santurtzin eta Zarautzen izango da ikusgai datorren asteburuan
Miércoles, 7 de Julio de 2010 | |
Leioako (Bizkaia) Umore Azokan joan den maiatzean estreinatu eta saritua izan ondoren, "Habitus Mundi" ikuskizuna Euskal Herriko kaleetara itzuliko da. Gaupasa Producciones eta Nacho Vilar Producciones ekoizleek sortutako ikuskizuna ostiralean izango da ikusgai Arrasaten (Gipuzkoa), eta larunbatean Santurtzin (Bizkaia) eta Zarauzko (Gipuzkoa) Kalerki Jaialdian, KomunikArtez elkarteak gaur jakinarazi duenez.
Umorea ardatz nagusia dela, "Habitus Mundi" ikuskizuneko protagonistak ebangelioa zabaltzeko xedez kaleetara irten diren fraideak dira. Halere, urteetan zorrotz eraikitako bizitza santuaren zutabeak kolokan jarriko zaizkie munduak ematen dituen plazer txiki zein handiak ezagutzen dituztenean. Antzezlanak musika, dantza, antzerkia eta piroteknia uztartzen ditu, kabaret eta 'music hall' delakoaren giroan murgilduz. "Habitus Mundi" ikuskizunaren antzezle taldea Nico Andreo, Juan Carlos Gonzalez, Antonio Albujer, Sergio Alarcon eta Rocio Bernalek osatzen dute, Anton Valen pailazoaren zuzendaritzapean. Lantalde honek, duela bi urte eta oinarri beretsuekin, "Business Class" Espainian, Portugalen eta Kolonbian. Los comentarios están desactivados temporalmente. Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247 |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||













