|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Getxoko 34. Nazioarteko Jazzaldiak 12.000 lagun bildu ditu
Miércoles, 7 de Julio de 2010 | |
Musikaz beteriko bost egunen ondoren, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak atzo bukatu zuen bere 34. ekitaldia. Uztailaren 1etik 5era 12.000 bat lagunek gozatu dute hainbat kontzertuz, 'jam session'-ez eta ekitaldiz. Aurten ere, kalitatea eta aniztasuna izan dira jaialdiaren ardatz nagusiak. Halaber, talde gazteen aldeko apustuari eutsi dio Getxo Jazzak, eta horrela, musikari ospetsuak ez ezik, Talde Lehiaketako eta Hirugarren Milurtekoa saileko banda gazteak ere jardun dira Getxon.
Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten era askotako taldeak eta estiloak izan dira kontzertu nagusietan. Publikoak "erantzun bikaina" eman dio jaialdiaren musika eskaintzari eta kontzertu "bikainez" gozatu ahal izan du. Lehenengo bi egunetako kontzertuek asebete utzi zuten publikoa bi musika eskaintza originalen eta oso ezberdinen eskutik: batetik, Charles Lloyd eskarmentu handiko saxo-jotzailearen laukotea eta, bestetik, Jerry Gonzalez eta Fort Apache Band. Bide erdia bete zuen jazzaldiak nazioarteko jazzaren tronpetista ospetsuenetariko baten kontzertuaren eskutik: Dave Douglas, hain zuzen ere. Igandean, Dee Dee Bridgewater abeslaria Biotz Alai plaza ia-ia bete zuen eta gutxigatik ez ziren sarrerak agortu. Saioan azken diskoaren zenbait kantu eskaini zituen, Billie Holiday abeslariaren omenez moldatuta. Azkenik, David Sanborn saxo-jotzaile iparamarikarraren hirukotearen saioaz amaitu zen jazzaldia bart. Bestalde, talde gazteek garrantzi handiko lekua izan dute aurten ere Getxon, eta Talde Lehiaketa izan da horren erakusle. Aurtengo ekitaldian, Finlandiako, Italiako, Galiziako eta Poloniako bandak iritsi dira finalera. Maila handia erakutsi ondoren, Wierba & Schmidt Quintet talde poloniarra nagusitu da lehiaketan. Azken urteotan, boskotea bere herriko jazz-eszenan nabarmendu da, nahiz eta bere kideak oso gazteak izan. Bestalde, Galiziako GDJazz Quartetek bigarren saria eskuratu zuen. Azkenik, lehiaketa irabazi duen taldeko tronpetistak, Piotr Schmidt-ek, bakarlaririk onenari ematen zaion saria ere irabazi du. Hirugarren Milurtekoa sailean ere eskaintza anitza izan da aurten. Bost egunetan zehar, Algortako Geltokia plazak beste horrenbeste kontzertu hartu ditu. Horietan jatorri anitzeko taldeak aritu dira. Batetik, Old Bilbao Tradicional Jazz Band, Leioa Big Band eta Mikel Bikandi Quartet taldeek Euskadin eginiko jazza erakutsi zuten; bestetik, Mit4Spiel5-k eta Gianni Gagliardi Triok beste herrietako doinuak jo zituzten. Ohi bezala, kontzertu nagusiak amaitu eta gero, 'jam session' saioak izan dira Algortako The Piper's Irish Puben. Bertan, zenbait talde jardun dira, jazzaldian parte hartu duten hainbat musikarik lagunduta, musika inprobisatua eskaintzen. Halaber, kaleetan ere egon da jazza Broken Brothers Brass Band taldeari esker. Marchin' band horrek hainbat desfile egin ditu bost egunetan zehar eta Getxoko eta Bilboko kaleak alaitu ditu dixie erritmoez. Azkenik, Satistegi kafean Fernando Barcena argazkilariaren erakusketa egon da. Bertan, artista handien irudiak ikusteko aukera izan dute bisitariek. Los comentarios están desactivados temporalmente. Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247 |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||













