|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
BIO klima aldaketaren aurkako Bilboko bulegoak lankidetzaren eta klima aldaketaren arteko harremana aztertuko du bihar
Miércoles, 7 de Julio de 2010 | |
BIO klima aldaketaren aurkako Bilboko bulegoak joan den uztailaren 3an ospatu zen Lankidetzaren Nazioarteko egunarekin bat egin nahi izan du, eta horretarako, lankidetzaren eta klimaren aldaketaren arteko harremana aztertuko duen jardunaldia antolatu du. Topaketa bihar egingo da, arratsaldeko 17:00etan, Boluntan.
Antolakuntzako iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, jardunaldia hasteko, IPADE Fundazioak eginiko "Tukki, la huella ambiental" filma emango da. Filmaren ondoren, hiru GGKEk hartuko dute parte topaketan. Alde batetik, Mugarik Gabe elkarteak "Indigenak eta klimaren aldaketa, urrakortasun nagusiak" izango du hizpide; bestetik, Bakeaz elkarteak "Lankidetza eta iraunkortasuna" aztertuko du; eta azkenik, ACNURek "Ingurunearen migrazioen eta gatazka armatuen igoera, klimaren aldaketaren ondorio" hartuko du gaitzat. Hitzaldien ondoren galderak egin ahal izango dira eta solasaldia egongo da. Los comentarios están desactivados temporalmente. Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247 |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||













