|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eusko Jaurlaritzak 16,2 milioi euro banatuko ditu euskal arrantza sektorean
Miércoles, 7 de Julio de 2010 | |
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2010eko ekitaldirako 16.287.000 euroko diru-laguntzen deia onartu du euskal arrantza sektorearentzat gaurko bileran. Kopuru hori Europako Batzordeko funtsetatik eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) aurrekontu orokorretatik ordainduko da.
Beraz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu hori ontzat eman du gaur Gobernu Kontseiluak. Agindu horren bidez, euskal arrantza sektorearentzako diru-laguntzen deia egiten da, eta hori guztia EAEko aurrekontu orokorretatik (9.598.037 euro) eta Arrantzarako Europako Funtsetik (6.679.963 euro) ordainduko da. Diru-laguntza horiek ondoko ildo zehatzei daude zuzenduta: arrantza-ontziak geldiaraztea; arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea; arrantza-ontzien inbertsioak eta hautaketa; itsasbazterreko artisau-arrantza; konpentsazio sozio-ekonomikoak; akuikultura; talde-ekintzak; merkatu berrien garapena eta sustatzeko kanpainak; proiektu pilotoak; edota arrantza-ontziak birmoldatzeko egokitzapenak./ Los comentarios están desactivados temporalmente. Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247 |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||












