|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena
Miércoles, 7 de Julio de 2010 | Ayuntamientos-Local |
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar tenperatura igotzen hasi eta jada giroa beroa izango da. Eguzkia jaun eta jabe izango da, baina arratsaldean beroa dela eta, trumoi-hodeiak garatu eta zaparradaren bat bota dezake.
Gauean tenperatura freskoa izango da baina egunez termometroak 35 gradura helduko dira Ebro bailaran, eta kostaldean, brisa dela eta, ez dugu 30 graduko muga gaindituko. Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 11:23an eta 23:53an izango dira, eta itsasbeherak, 5:07an eta 17:46an./ Los comentarios están desactivados temporalmente. Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247 |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||












