|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Portugaleteko Udalak errenta aktiboari buruzko esperientzia pilotua jarri du abian
Miércoles, 7 de Julio de 2010 | |
Portugaleteko Udalak (Bizkaia) Errenta Aktiboaren programa pilotu bat jarri du abian, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak herri horretan duen bulegoan. Bulego hori, Udalarekin lankidetzan, diru-sarrerak bermatzeko sistemako prestazioen (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria) hartzaileen lan-aktibazioa kudeatzen hasiko da.
Planak abendura arte iraungo du, eta Lanbideren kudeaketa-eredu berriaren oinarriak jartzeko balio izango du. Portugaletez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) beste zazpi udalerrik (Lanbideren bulegoak dituztenak) garatuko dute esperientzia hori. Javier Ruiz Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak Portugaleten aurkeztu du ekimena, Mikel Torres alkatearekin batera. Sailburuordeak azpimarratu duenez, lan-aktibazioaren ibilbide berria ireki da diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileentzat. Lehen, herritarrak beren udaletako gizarte-zerbitzuetara jo eta prestazioa eskatzen zuten. Prestazio hori aldundiak onartu behar zuen, eta, horren ondoren, Eusko Jaurlaritzak ordaintzen zuen. Aurrerantzean Lanbidek kudeatuko du diru-prestazioa, eta horrela lan-zama hori kenduko die udaletako gizarte-zerbitzuei. Ruizek azpimarratu duenez, "errentaren hartzaileak Lanbidera joko dute prestazioren bat eskatzeko, eta Euskal Enplegu Zerbitzuak hainbat politika aktibo, tresna eta orientabide eskainiko dizkie lana bilatzeko. Izan ere, enplegua baita prestaziorik onena; norberaren eta erkidegoaren alde lan egitea, alegia". Horrela, Lanbide izango da enplegua behar eta bilatzen dutenen "sarrerako atea". "Sistema berriaren bitartez, prestazioren bat jaso eta lan bila dabiltzanek Lanbidera baino ez dute jo beharko, hori izango baita aktibaziorako leihatila bakarra. Ez da sarrera bikoitzik izango, bat langabetuentzat eta beste bat errentaren hartzaileentzat. Herritar guztiek eskura eduki behar dituzte lana bilatzeko beharrezko tresna guztiak", azaldu du sailburuordeak. Sistema berriari esker, udalek hobeto garatu ahal izango dute zailtasunak dituztenei gizarte-laguntza emateko egiten ari ziren lana. Prestazioa kudeatu beharko ez dutenez, baliabide gehiago erabili ahal izango dituzte laguntza behar duten pertsonen jarraipen eraginkorra egiteko. "Eraginkorragoak izango gara; izan ere, enplegua Lanbidek kudeatuko baitu, eta gizarteratzea udaletako gizarte-zerbitzuek", zehaztu du sailburuordeak. Portugaleten 1.253 pertsonak jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, eta horietatik 569 pentsiodunak dira. "Gure betebeharra bazterkeriaren atarian dauden 684 pertsona horiengan datza", gaineratu du Javier Ruizek./ Los comentarios están desactivados temporalmente. Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247 |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||












