|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasle bat doitasun ingeniaritzako Europako "talenturik onena" izendatu dute
Miércoles, 7 de Julio de 2010 | |
Unai Alonso Pinillos Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikaslea Euspen Challenge 2010 desafioko irabazlea izan da, nazioarte mailako Doitasun eta Nanoteknologia Ingeniaritzako talentuen lehiaketan. Erronka hau Euspen Doitasun eta Nanoteknologia Ingeniaritzako Europako Elkarteak sustatzen. Elkarte honetako partaide bat da Tekniker, Estatu mailako lehiaketaren atala antolatzen aritu izan dena Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Ingeniaritza Mekanika Sailarekin batera.
Lehiaketaren finala Jenan (Alemania) izan da, uztailaren 1etik 3ra, doitasun ingeniaritza sektoreko enpresarik garrantzitsuenen egoitzan. Bertan, Alemaniatik, Belgikatik, Danimarkatik, Erresuma Batutik, Herbeheretatik, Suitzatik eta Espainiatik joandako 21 talentuk parte hartu dute hiruko taldeetan nahasturik. Ingeniaritzako adar hau, nano eta mikro doitasun ingeniaritzako fabrikazio prozesuetan, sistemetan, metrologia erremintetan, tekniketan edo azkenengo belaunaldiko materialetan erabiltzen da. Atomo eta molekula eskalako materien kontrol eta manipulaziorako zientzia aplikatuen esparrua da nanoteknologia eta soluzio abangoardista eta eraginkorrenak eskaintzen ditu esparru zabal batean, balio erantsi handia duten sektore klabeak barne, hala nola, automozioan, aeronautikan, biomedikuntzan, elektronikan edo energia berriztagarrietan. Finalean zenbait proba gainditu behar ziren. Lehena, 30 zentimetro karratuko lauki batean argi zuri uniformea sortzen duen erreminta optiko bat diseinatzea. Horretarako zortzi ordu besterik ez zuten ikasleek eta material bezala, LED argi gorria, berdea eta urdina, aluminiozko papera, kartoia, papera, argizaria eta abar. Ondoren, asmatutako soluzioa aurkeztu behar zen eta merkatuan emango zaion erabilera azaldu sektoreko enpresa ospetsuetako ordezkariz osatutako epaimahai baten aurrean hala nola, Carl Zeiss, Jenoptik eta Heidenhain, beste batzuen artean. Unai Alonsok talde irabazlean hartu zuen parte, Suitzako Umang Maradiarekin eta Alemaniako Roland Maurerrekin batera. Merituzko hirugarren postuan geratu zen David Olvera eskola bilbotarreko beste ikasleak parte hartu zuen taldea. Unai Pinillos zein David Olvera lehiaketaren finalaurreko atalean nabarmendu ziren, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Makina Erreminta Gelan apirilaren 30ean ospatu zen Estatu mailako finalean, Tekniker zentro teknologikoak eta Eskolak beran antolatutakoa. Talde irabazlea David Olverak, Asier Fernandezek eta Monterreyko Teknologikotik etorritako Federico Ivan Compean ikasleak osatu zuten. Bigarren postuan, Unai Pinillos eta Iker Goitiandiaren taldea geratu zen. Euspen, lehiaketa sustatzen duen elkartea, enpresariak, ikerlariak eta mundu guztian zehar dauden gainontzeko 30 herrialdeetako elkarteak artikulatu eta kontaktuan jartzen dituen sare eraginkor bat da. Erresuma Batuan eratua 1999an, enpresa eta ikerketa institutuen arteko kolaborazioa du helburu, nazioarteko mailan, doitasun eta nanoteknologia ingeniaritzako garapen teknologiko ezberdinak sustatzeko./ Los comentarios están desactivados temporalmente. Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247 |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||












