|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
EHUren Bilbao Arte eta Kultura ikastaroko irakasleek kontzertu berezia eskainiko dute bihar
Miércoles, 7 de Julio de 2010 | |
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ekimena den Bilbao Arte eta Kultura (BAK) musika ikastaroko irakasleek kontzertu berezia eskainiko dute bihar Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Sarrikon (Bilbo). Aukera paregabea izango da goi mailako lau bakarlari elkarrekin jotzen ikusteko: Josep Colom (pianoa), Alexei Ogrintchou (oboe), Jose Luis Estelles (klarinetea) eta Emmanuel Sejourne (perkusioa). Kontzertua 19:30ean hasiko da esta sarrera dohainik da, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.
Espainiako pianistarik esanguratsuenetako bat da Josep Colom. Irabazi dituen sarien artean daude, besteak beste, Jaen (Espainia) zein Epinaleko (Frantzia) nazioarteko lehiaketetako lehenengo sariak, eta Santanderreko (Espainia) Paloma O' Shea Lehiaketako lehenengo saria. Bakarlari gisa mundu guztitik aritzen da aldizka, baita Espainiako zein beste herrialde batzuetako orkestra nagusiekin ere, zuzendari garrantzitsuekin elkarlanean. 1998an Espainiako Kultura Ministerioak Musika Sari Nazionala eman zion. Bestalde, Emmanuel Sejour Noco Music taldearen sortzailea da eta hainbat musikariren ehun obra baino gehiago estreinatu ditu. Sejournek (Frantzia, 1961) orkestra askorekin jo du eta bere bibra-midiaren erabilera berritzaileak ikuspegi instrumental berriak ireki zituen. Bakarlari gisa edo Accroche-Note taldearekin batera, Emmanuel Sejournek hainbat jaialditan parte hartu du. Perkusio komunitateko kideek goraipatu izan dute eta musikari garrantzitsuek jo dituzte bere lanak. "Planete Claviers" bere lana ikuskizun "basati eta ezohiko da" eta 120 aldiz baino gehiago interpretatu da. Halaber, Alexei Ogrintchouk egun jardunean dauden oboe-jotzaile ospetsuenetako bat da, nahiz eta oso gaztea den. Teknika harrigarri bat eta trebetasuna zein lirismoa uztartzen ditu. Moskun jaio zen Ogrintchouk eta, 13 urte zituenerako, hasia zen Errusia, Europa eta Japonian zehar jotzen. Nazioartean sari ugari jaso ditu, CIEM International Competition ospetsua barne, Genevan, 19 urterekin. 2005eko abuztutik, Alexei Ogrintchouk oboeko lehen bakarlaria da Royal Concertgebouw Orchestra-n (Amsterdam), Mariss Jansonsekin batera. Orduz geroztik, postu berbera du Rotterdam Philharmonic Orchestran. Gainera, 2001etik Londreseko Royal Academy of Musiceko maisu gonbidatua ere bada. ESTELLES Azkenik, Jose Luis Estellesek, Musikeneko zuzendari artistikoa izandakoak, klarineteko eskolak ematen ditu goi mailako zentro horretan. Bakarlari gisa eta ganbera-musikari bezala nazioartean aitorpena jaso du, eungo abeslari eta instrumentista ospetsuenekin batera aritu ostean. Musikari honen errepertorioak klasikoak zein musika garaikideko sormen lanik berrienak ere hartzen ditu bere baitan, eta modu oso pertsonalean jorratu izan du beti bere ibilbidea. Musika garaikidearekin duen lortura bakarlari gisa dituen kontzertuetan eta Grupo Manon-ekin (1989-1998) eta TAIMAgranada-rekin (Egungo Musikaren Andaluziako Interpetazio Tailerra) sortutako taldeetan islatzen da; horrez gain, azken horren zuzendari artistikoa era bada gaur egun. Egungo musikagileekin egindako lan etengabeari esker, estreinaldi ugari egin ditu. Orkestra zuzendari gisa 2000an egin zuen debuta Estellesek, Andaluziako Gazte Orkestrarekin. Pablo Sorozoabalen "Juan Jose" operaren estreinaldia eta lehen grabazioa zuzendu ditu./ Los comentarios están desactivados temporalmente. Warning: mysql_free_result(): 5 is not a valid MySQL result resource in /usr/home/loyolamedia.com/web/inc_noticias.php on line 247 |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||












