Testuketan
Viernes a las 17.05 |
|

«Testuketan» irratsaio berriak zortzi urtez «Komatxo artean» literatur saioak izan duen ibilbideari jarraitu nahi dio.
|
El programa
«Testuketan» irratsaio berriak zortzi urtez «Komatxo artean» literatur saioak izan duen ibilbideari jarraitu nahi dio. Jon Aranok lehenik, eta Mikel Asurmendik ondoren, zuzendu zuten «Komatxo artean» saioaren bidetik, euskal literatura irakurleei nahiz entzuleei hurbiltzeko ahalegina izango da «Testuketan», estilo eta egitura berri baten laguntzaz. Irratsaioa ostiralero aireratuko da Herri Irratian 18:00etan zuzenean, eta larunbatero 18:00etan errepikatuko da. Mikel Peruarena eta Oier Guillan Euskal Idazleen Elkarteko kideak zuzenduko dute «Testuketan» irratsaioa lehen abialdi honetan. Asteroko atal finkoak izango dira literatur aipua, albistegia, musika, interaktibitatearen txokoa, erakusleihoa, kritikak eta liburu aipamenak. Atal horiez gain, elkarrizketak izango dira hilean bi aldiz, sormen bideak aztertuko dira hilero, erreportajeak eta mahai inguruak izango dira eta abar. Irratsaioak garrantzi handia emango dio entzulearekiko harreman zuzenari, eta bere atal askotan telefonoa zabalik izango du, entzuleak partaide izan daitezen. «Testuketan» irratsaioa egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izango dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Herri Irratiak.